Oin Berriko Dekretuak

Kataluniako Oin Berriko Dekretua

Oin Berriko Dekretuak (gaztelaniaz: Decretos de Nueva Planta, katalanez: Decrets de Nova Planta) 1707-1716 urteen artean aldarrikatu ziren dekretu multzoak dira. Filipe V.a Espainiakoak Ondorengotza Gerraren (1701-1715) ostean aldarrikatu zituen. Dekretu horien bidez, Ondorengotza Gerraren garaileak (Filipe V.a Espainiakoak) Karlos Austriako artxidukearen alde jarritako erreinuen lege zein instituzio propioak deuseztatu zituen, Monarkia Hispaniko zentralistagoa sortzeko helburuarekin, Frantzian borboitarrek egiten zuten bezala.

Monarkia Hispanikoaren baitan Karlos Austriako artxidukearen alde egondako lurraldea Aragoiko Koroa izan zen, hori zela eta, Valentziako zein Aragoiko Erresumak 1707ko ekainaren 29an, Mallorcakoak 1715eko azaroaren 28an eta Kataluniako Printzerriak 1716ko urtarrilaren 16an, foru eta erakundeak galdu zituzten. Horrela, Koroa horrek independentzia galdu zuen, Gaztelako egitura juridiko-politikoaren menpe geratuz.

Filipe V.

Formalki, dekretuak Aragoiko eta Gaztelako Koroaren lurraldeetako Errege Auzitegien «oin berria» ezartzen zuten errege-zedula batzuk ziren.


Developed by StudentB